lunes, 11 de mayo de 2015

ZENBAT KIROL EGIN BEHAR DA?

Kaixo berriro ere,
Mundu guztiak daki kirola egitea oso ona dela eta kirola egin behar dela, baina jende askok ez daki zenbat kirol egin behar den.

Kirola ahal dugun guztietan egin behar da, egunero posible bada, egunero. Ez da ona egunero gure gorputzari ahal duen guztia ematera derrigortzea, gure gorputza limiteraino eramaten badugu egun guztietan, gure giharrak asko nekatuko dira, eta ezin izango dugu kirola ondo egin. Gainera, lesioak izateko aukerak igo egiten dira, hau da, probabilitate gehiago dago lesioren bat egiteko. Kirola egunero egiten duen batek, nahikoa du egunean 20-30 minutu kirola egitea, ahal dugun guztia eman gabe, baina gogo asko jartzen. Egia da ona dela egunero ariketako fisikoa egiten duen batek, astean behin edo ia ahal duen guztia ematea, gure erresistzentzia hobetzeko, eta kirola geroz eta hobeto egiteko.
Denbora faltan duten horiek, ahal duten guztietan kirola egitea da onena, libre daukaten edozein momentu aprobetxatuz.

Batzuek uste dute, kirola sarritan egitea baina ahal dugun guztia ez emanda, eta kirola oso gutxitan egitea baina ahal dugun guztia emanda berdina dela, baina ez da horrela. Gure gorputzarentzako oso txarra da kirola sarritan egiten ez baduzu, egiten duzunean ahal dugun guztia ematea eta gure giharrak limitera eramatea. Kirola gutxitan egiten badugu, gure gorputza geldi egotera ohitzen da, eta bat batean kirola oso gogor egiten hastea ez da ona.

Gogoreatu edozein momentu da ona kirol apur bat egiteko, aprobetxatu denbora.

Hurrengo arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario